GATAZKEN AZTERKETARAKO TAILERRA
  Euskal gatazka hurbiletik.
  2001eko urriaren 20 eta 21ean.
  Hondarribia. Gipuzkoa.
                                    Antolatzailea: Sodepaz sodepau
Laguntzaileak: Elkarri, Bakea Orain, Edualter

Inskripzio


Batera ezinezko jarrerak, elkar iraindu eta gaitzetsi, muturreko jokabideak gizartean eta politikan...hauek dira, besteak beste, euskal gatazka deritzanak bizi duen bortizkeri giroak eragiten duen gurpil zoroaren ondorioak 

Gizarte mugimenduok, eta talde aurrerakoietan ari garenok orobat, errealitate konplexu honen zati gara. Ustegabean  harriturik, geldo antzean 
agian, pairatu behar izaten dugu egoera hau, bete-betean edo albotik. Gaitza izaten zaigu, izan ere, gure burua han edo hemen kokatzea, baldin eta ETAk eta Estatuak darabilten jokoan sartu nahi ez badugu behintzat. 
Gauzak horrela, Espainiar estatuko hiritarrak elkarrizketa bidezko irtenbidearen alde agertu eta hala adierazi dezaten, egokia dirudi. 

Gogoeta honek bultzatuta antolatu dugu SODEPAZ/SODEPAU kideok tailer hau, 
ELKARRI eta parte hartu nahi lezaketen gizarte mugimenduekin elkarlanean. 

Gero eta beharrezkoa dugu informazio gune zabalak eratzea gai honen inguruan, geu hunkitzen baikaitu, barne-barnetik hunkitu ere, eta 
elkartasuna, aurrerapena eta bakerako ditugun asmo eta helburuak ere, bete-betean jotzen baititu. 

Baina ikasi ere, ikasi nahi dugu, gatazka aztertzen eta konponbidean 
jartzen. Auzia ulertzen ikasi nahi dugu, metodo parte-hartzaileen bitartez 
heldu gaiari, eta irtenbide sortzaileak bilatu. Ideia berriak ere aurkitu 
nahi ditugu noski, geurea zein inguruko herrietan bizi diren agatazkak 
hobeki aditzen lagunduko diguten ideiak. 
 

 

HELBURUAK

1 Euskal gatazka muturreko jokabideetara eramanen ez duten eztabaida guneak
sortzea.
2 Euskal auzia ulertzen lagunduko duten erreferentzia berriak bilatzea.
3 Auziak aztertzeko eta bortizkeriarik gabe bideratzeko metodoak ikastea.
4 Bake-konferentzia baten aldeko ekarpena egitea.
 

.

Argibideak:
Tfnoas 91 522 80 91
sodepaz@sodepaz.org
http://.sodepaz.org/conferenciadepaz.